XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mototsa lotu eta karraderan joan zan.

- Goazen arin, gauza bat bururatu jat eta!.

Heldu ginen herrira eta behiz, bildotsez, ahuntzez eta astoz beterik egoan.

Paulina izekoak (ez dakizu, Erramon, ze zuhurra dan) Eileen-en samatik letreru bat eskegi eban: BEHI HAU SALGAI DAGO esanez, baina ingelesez.

Dublineko goi mailako abeltzain bat heldu zan Teddy O'Brien deritxona, Eileen ikusi eta katarro ahotsaz esan eban: - Zenbat gura dozue honengaitik?.